Abiapuntura joateko autobusa izango da eta azaroaren 30a izango da azken eguna izena emateko. Horretarako landarlanelkartea@gmail.com helbidera idatzi edota 682 463 478 edo 650 399 302 telefono zenbakira deitu behar da.
Landarlan ingurumen elkarteak Aralarko basoak ezagutzeko ibilaldi gidatua antolatu du. Abenduaren 3an, igandea, egingo da ibilaldia eta abiapuntua Ataungo Lizarrusti parketxea izango da, 09:00etan. Gidari lanak egingo dituena Iñaki Aizpuru Naturtzaindiako aditua izango da. Ibilbidea Lizarrustitik Baiarrate ondoko Eniriora izango da eta 4,5 ordu iraungo ditu.
Abiapuntura joateko autobusa izango da eta azaroaren 30a izango da azken eguna izena emateko. Horretarako landarlanelkartea@gmail.com helbidera idatzi edota 682 463 478 edo 650 399 302 telefono zenbakira deitu behar da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?