Elkarrizketak gauzatzen ari dira Enplegunean

Ataria 2017ko azaroaren 29a

Enpresen eta lan bila dabiltzanen artean ezagutu eta hitz egiteko eguna da gaurkoa Enplegunea egitasmoan. Leire Otegi Tolosaldea Garatzeneko teknikariak azaldu du eguna "ondo eta lasai" doala.

Lehiberrin egiten ari dira elkarrizketak, eta guztira enpresetara bideratuko diren 21 lanpostu diruz lagunduko ditu Enpleguneak. Beste 14 lanpostu udaletara bideratuko dira eta bihartik aurrera helduko diote lanpostu horietako aukeraketa prozesuari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!