Arantxa Garikano bigarren jarri da

Ataria 2017ko aza. 23a, 09:52

Eskualdeko txirrindulariak pistara begira jarri ziren duela bi aste, Gipuzkoako txapelketa orduan jokatzen hasi baitziren Donostian.

Larunbatean bigarren jardunaldia jokatu zen, eta Gipuzkoa Ogi Berri nahiz Oriako Limousineko kideak bertan izan ziren.

Bi proben ondoren, Arantxa Garikano bigarren postuan dago sailkapen nagusian. Liderrak baino lau puntu gutxiago ditu tolosarrak. Gipuzkoa Ogi Berri talde bereko Igor Arruti urnietarra ere bigarren dago sailkapen nagusian. Kasu honetan liderra 18 puntura dago.

Larunbateko jardunaldian Naia Amondarainek, Oriako Limousineko txirrindulariak, japoniar proba irabazi zuen. Garazi Estevez (Gipuzkoa Ogi Berri) hirugarrena izan zen. Juniorretan, Iñaki Murua (Oriako Limousin) hirugarren izan zen puntuaketa eta kanporaketa probetan.

Sailkapenean bigarren dauden bi txirrindulariek ere maila bikaina erakutsi zuten bigarren jardunaldian. Igor Arruti hirugarren geratu zen Open Schratchean, eta Arantxa Garikanok puntuaketa proba irabazi zuen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!