Rojo 57. Norvegian, Fernandez lider

Ataria 2017ko azaroaren 22a

Imanol Rojo eskiatzaile tolosarrak 57. postuan amaitu zuen Beitostoelen 15 kilometroko lasterketa. Xabi Fernandezen ontzia lehen postuan jarri da Volvo Ocean Race itsas lasterketan.

Norvegian izan da Rojo, Munduko Koparen atarian eta 57. amaitu zuen. Martin Johnsrud izan zen probaren irabazlea, 38.57ko denborarekin. Tolosarrak 3 minutu eta 40 segundo gehiago behar izan zituen.


Xabi Fernandez Mapfre ontziko kapitaina da, eta Volvo Ocean Race itsas lasterketa korritzen ari da. Bigarren etapan lidertza hartu du ibartarraren ontziak. Lisboan irten ziren itsasora, Cabo Hirian amaitzeko helbururarekin. Aste honetan amaitzea espero dute bigarren etapa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!