Altuna Martijarekin, Artola kanpoan

Ataria 2017ko azaroaren 21a

Lehen Mailako Binakako Txapelketa jokatuko duten 16 pilotarien izenak eman dituzte gaur bi enpresek. Asegarce-k azken hiru urteetan partaide izan den Iñaki Artola txapelketatik kanpo utzi du.

Ostiralean hasiko da binakako txapelketa. Apirilaren 8an jokatuko da finala. Lehen fasean zortzi bikotek elkarren aurka jokatuko dute. Horietatik lau onenak finalerdietako ligaxkara sailkatuko dira. Hortik aterako dira bi finalistak.

Hauek dira txapelketako zortzi bikoteak: Bengoetxea VI-Larunbe; Olaizola II-Imaz; Urrutikoetxea-Ladis Galarza; Irribarria-Merino II; Victor-Albisu; Elezkano II-Rezusta; Altuna III-Martija eta Ezkurdia-Zabaleta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!