Euskal Herriko Goma gaineko Lauko Txapelketaren finala jokatu zen larunbatean Anoetan, 320 kilotan. Ezpeletako Ñapurrak taldeak jantzi zuen txapela, eta Ibarrakoak hirugarren eta laugarren geratu ziren. Ibarra B-k lehia polita izan zuen Baigorrirekin, baina hauen aurka berdindu ondoren, bigarren postuak ihes egin zien.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?