Parisera joateko deia Tolosatik

Ataria 2017ko azaroaren 18a

Abenduaren 9an Parisen egingo den mobilizazioan parte hartzeko eskatu dute eskualdeko eragile ugarik gaur Trianguloan. «Frantziako espetxe politika aldaraz dezakeen ekinbidea» izango da abenduaren 9koa.

Bakegileek antolatu dute abenduaren 9ko mobilizazioa eta Bagoaz, Sare eta Etxerat elkarteek antolatuta egunotan Frantziako espetxeen bira egiten ari dira. Helburua da Frantziatik barrena sostenguak biltzea.

Bakea Euskal Herria eta Orain presoak leloa eramango du Parisen egingo den manifestazioak eta hori aurkezteko, asteazkenean, azaroak 22, Mertxe Colina eta Anne-Marie Bordes bake artisauak izango dira Topic-en, Rebeka Calvo kazetariak gidatutako saioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!