Emakume raketista ohiak omenduko dituzte larunbatean

Ataria 2017ko azaroaren 16a

Rosa Soroa eta Izaskun Ayestaran raketista ohiei omenaldia egingo diete Ibarrako eta Elduaingo udalek. Tolosako Beotibar pilotalekuan izango da larunbatean, 19:00etatik aurrera.

Kiniela modalitatean jolastuko dute lehenengo: Larrarte, Galdos, Irazustabarrena, Muneta Mendizabal eta Saez raketistak arituko dira.

Ondoren, omenaldia egingo diete Rosa Soroa eta Izaskun Ayestarani. Azkenik, Irazustabarrenak eta Saezek jokatuko dute Muneta eta Mendizabalen aurka. Fronton tabernan raketisten erakusketa ere egongo da.

Zesta punta topaketa Beotibarren

Bestalde, larunbatean, Euskal Herriko zesta puntako nesken topaketa izango da, 11:00etan, Beotibarren. Beotibarreko hiru pilotari izango dira bertan: Aroa Goenagak, Izaro Cuerdok eta Maddi Jauregik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!