Ostegunean irekiko dute Ehun Milak lasterketan izen emateko epea

Ataria 2017ko azaroaren 8a

2018ko Ehunmilak Ultra Trail proban izena emateko epea ostegunean irekiko da 17:00etan; internet bidez egin daiteke lasterketaren webgune ofizialean. Ekainaren 6a da azken eguna.

Ehunmilak ultra trail proba (168 kilometro), Goierriko 2 Haundiak (88 kilometro) eta Marimurumendi mendi maratoia (42 kilometro) uztailaren 13an, 14an eta 15ean jokatuko dira. 

Dortsal kopurua mugatua izaten da lasterketa bakoitzean. Aurtengo edizioan 1.295 dortsal egongo dira guztira partaideen eskura: 515 Ehunmilak proban, 515 Goierriko 2 Haundiak proban eta 265 Marimurumendi maratoian. Izen ematea ezeztatuko zaio izena eman eta 72 ordu barru ordainketa egiten ez duenari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!