Bertsoa eta pilota. Beñat eta Jokin. Zein da zure apustua?

Ataria 2017ko azaroaren 1a

Apustuzalea al zara? 'Tolosaldeko Ataria'k bi porra jarri ditu martxan. Batetik, Beñat Iguaran amasarrak Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatuko du larunbatean, eta Jokin Altuna amezketarrak, berriz, lau t´erdiko txapelketako finalerdia. Zein da zure apustua? 

Beñat Iguaranek Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa jokatuko du Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Nerea Elustondo, Etxaun Lekue eta Julio Sotorekin batera. Zein izango da sailkapena?

Bestetik, Jokin Altunak Aimar Olaizolaren aurka jokatuko du lau t'erdiko txapelketako finalerdia. Iaz Altunak irabazi egin zion Olaizolari, baina zer gertatuko da aurten? Zein da zure porra?

Har ezazu parte 'Tolosaldeko Ataria'ko porran eta asmatzen dutenen artean Atariako materiala zozketatuko dugu. Egin apustu!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!