Zaintzaileentzat ikastaroa antolatu dute azarorako

Ataria 2017ko urriaren 30a

Saiaz Gizarte Zerbitzu Mankomunitateak Lahar Elkargoarekin batera zaintzaileentzat ikastaroa antolatu du, adineko eta desgaituen zaintzan dabiltzanei edo interesa duten edozeini zuzenduta.

Adinekoen zaintzan buruko nahasmenak daudenean nola aurre egin? izena du ikastaroak, eta azaroaren 6, 8 eta 13an emango da, 17:00etatik 20:00etara, Bidania-Goiazko erabilera anitzeko gelan. Hizlaria Maitane Fernandino psikologoa da, eta euskaraz eta gazteleraz emango da. Izena 943 68 11 28 zenbakian edo saiaz@saiaz.eus helbidean eman daiteke, urriaren 30era bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!