Iñaki Artola finalerdietatik kanpo geratu da

Asier Imaz 2017ko urr. 23a, 17:38
Altuna eta Ezkurdiaren artekop partida erabakigarria izango da.

Jokin Altunak 22-7 irabazi dio alegiarrari; Ezkurdiaren aurkakoa erabakigarria izango da.

Partida txarra jokatu zuen igandean Iñaki Artolak Eibarko Astelena pilotalekuan. 11 pilota galdu zituen alegiarrak. Txanponaren beste aldean Jokin Altuna zegoen. Amezketarrak 11 tanto egin zituen, horietatik hiru sakez. Lau t’erdiko txapelketari begira, ondorio bat utzi zuen partidak: Iñaki Artola ez da finalerdietan egongo. Jokin Altuna egongo den edo ez, ligaxkako hirugarren partidan erabakiko da. Amezketarrak Ezkurdiaren aurka jokatuko du. Biak garaipen bakarrarekin daude. Irabazlea, Urrutikoetxearekin batera, finalerdietan izango da. Partida hori Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko da igandean, 17:00etan hasiko den jaialdiaren barruan.

Promozio Mailan, Jon Ander Peñak garaipen garrantzitsua lortu zuen Ugalderen aurka, Astelenan. Tolosarra 22-15 nagusitu zitzaion oiartzuarrari. Garaipen horri esker, Peña II.ak txapelketan bizirik jarraitzen du. Finalerdietako ligaxka jokatzen ari dira lau pilotari, eta lehen bi sailkatuak zuzenean finalera pasako dira. Agirre nafarra bi garaipenekin finalean dago. Elordi eta Peña II.a garaipen bakarrarekin daude. Ugalde, aldiz, bi partida galdu ondoren finaletik kanpo dago. Agirreren aurka Jon Ander Peñak edo Elordik jokatuko dute. Ligaxkako azken jardunaldian erabakiko da, beraz, Lau t’erdiko Promozio Mailako finala zein izango den.

 

LAU T’ERDIKO TXAPELKETA

Lehen maila

Ligaxkako bigarren jardunaldia

Altuna III 22 - Artola 7

 

Hurrengo jardunaldiak:

Urriak 27, Balmaseda, 20:00etan

Urrutikoetxea - Artola

Urriak 29, Tolosa, 17:00etan

Ezkurdia - Altuna III

 

Promozio txapelketa

Ligaxkako bigarren jardunaldia

Ugalde 15 - Peña II 22

Hurrengo jardunaldia

Elordi -Peña II

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!