'Argi/Itzalak', argira

Ataria 2017ko urriaren 19a

Kultura abiapuntu hartuta bi protagonista elkarren ondoan jarriko ditu 'Argi/Itzalak' saioak. Ostiralean abiatuko da lehena eta Maixa Lizarribar eta Xabier Berasaluze 'Leturia' dira lehen hizlariak.

«Argia eta itzala, aurpegi beraren bi alde, molde. Eta bata molda daiteke itzalpetik hobe, argirik ez dagoenean ere itzala uzten. Argia izaten». Horrela gorpuztu du Olatz Artola bideogileak, Argi/Itzalak saioaren aurkezpena.

Izan ere, produktu berria estreinatuko du TOLOSALDEKO ATARIA-k ostiraleko astekarian. Hala ere, Argi/Itzalak ez da paperera mugatuko: saio multimedia izango da. Ataria.eus webgunean bideoz jarraitu ahal izango da eta irratian ere bere espazio propioa izango du. Honela, kulturaren argi-itzalak eta norberaren arrakalak ekarriko ditu aurrerantzean ATARIA-k, itzaletik argitara.

OSTIRALEAN ESTREINALDIA

Lehenengo itzaletik argitara edo argitik itzalerako bidea egiteko bi lagun jarri ditu Olatz Artolak aurrez aurre edo elkarri begira, elkarrekin solasean: Maixa Lizarribar eta Xabier Berasaluze Leturia. Musika abiapuntu hartuta euren solasaldiak hari luzea izango du.

Hilez hile protagonistak aldatuko dira. Bada solaskide horiek elkartuko dituen argia baina baita argi hori ulertzeko zirrikitu ezberdinak izango dituzten itzalak ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!