Kirol Gida 2017-18, dohainik nahi duenaren eskura

Ataria 2017ko urriaren 19a

'Tolosaldeko Ataria'-k eskualdeko kirol talde nagusienen egutegi eta jokalariekin osatu du liburuxka.

Iaz jarri zuen TOLOSALDEKO ATARIA-k Kirol Gida martxan, eskualdeko herritarrak kirol talde nagusienetara gerturatzeko asmoz. Ondoren jasotako iritzi eta ekarpenak jarraituz, Kirol Gida 2017-18k urrian ikusi du argia. 13 talde nagusi daude bertan, areto futbola, futbola, eskubaloia eta saskibaloia ordezkatuz: Tolosa CF Eskubaloia, Lauburu KE Ibarra neska zein mutil, Anoeta FT, TEEP Samaniego-Orixe Tolosaldea, TAKE RedLine Mekanika, TAKE Aralar Kirolak, Tolosa CF-ren hiru futbol talde, Billabona FKE, Laskorain Ikastola, Intxurre KKE eta Danena KE.

Denboraldiko egutegiekin batera, jokalarien fitxak edo taldeen argazkiak daude Kirol Gidan, entrenatzaileen hitzekin batera. Hauek, hitz gutxitan, urteko erronkak aipatzen dituzte. Horiekin batera, Tolosaldeko kirol taldeen zerrenda oparoak osatzen du liburuxka.

SAN ESTEBAN AUZOAN

Kirol Gida 2017-18 TOLOSALDEKO ATARIA-ren egoitzan eskura daiteke, dohainik. Horretarako egoitza bertara joatea nahikoa da, hau da, Tolosako San Esteban kaleko 20. zenbakira. Gordetzeko ere eska daiteke ondorengo telefono zenbakira deituta: 943 65 5695.

Ikusi hemen aurtengo Kirol Gida.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!