Altuna III.a eta Artolaren artekoa, Eibarren

Asier Imaz 2017ko urr. 17a, 12:58
Jon Ander PeƱaren partidak emango dio hasiera Eibarko jaialdiari.

Eskualdeko hiru pilotariek euren partidak galdu dituzte Lau t'erdiko Txapelketan, final-laurdenetan.

Jokin Altunak eta Iñaki Artolak igandean jokatuko dute elkarren aurka, Eibarko Astelena pilotalekuan, 17:00etan hasiko den jaialdian. Lau t'erdiko partida izango da, final-laurdenetako ligaxkari dagokion bigarren jardunaldikoa. Lehen jardunaldia asteburuan jokatu zen, eta biek galdu egin zuten. Amezketarrak Urrutikoetxearen aurka jokatu zuen Lekunberrin, igandean, eta iazko partidaren antza izan zuen Altuna III.aren txapelketako lehen partidak. 22-12 nagusitu zen bizkaitarra.

Artolak Altsasun jokatu zuen ostiralean, Ezkurdiaren aurka. 22-14 galdu zuen alegiarrak, nahiz eta partida txarra ez jokatu. B multzoko bi galtzaileek elkarren aurka jokatuko dute igandean, eta puntu erabakigarria egon daiteke jokoan.

Promozio Txapelketan, Jon Ander Peñak Bartzelonan jokatu zuen larunbatean. Agirre 22-17 nagusitu zitzaion tolosarrari. Final-laurdenetako bigarren partida igandean jokatuko du Peña II.ak. Tolosarraren partida izango da Eibarko jaialdiari hasiera emango diona, eta bere aurkaria Ugalde izango da. Honek, ligaxkako lehen partida Elordiren aurka jokatu eta galdu zuen. Ondorioz, kasu honetan ere, lehen jardunaldiko bi galtzaileak elkarren aurka ariko dira.

 

LAU T'ERDIKO TXAPELKETA

Lehen maila

Ligaxkako lehen jardunaldia

Ezkurdia 22

Artola 14


Urrutikoetxea 22

Altuna III 12

Hurrengo jardunaldia

Altuna III

Artola



Promozio txapelketa

Ligaxkako lehen jardunaldia

Agirre 22

Peña II 17

Hurrengo jardunaldia

Ugalde

Peña II

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!