Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Beñat Iguaran ere finalerdietara

Ataria 2017ko urriaren 14a

Etxahun Lekuek irabazi du Tolosako final laurdena 673 punturekin. Bigarren Maddalen Arzallus sailkatu da, 670 puntu lortuta, eta hirugarren, Jon Maia, 662,5 punturekin.

Laugarren Beñat Lizaso 646,5 punturekin, bosgarren Xabat Galletebeitia 636 punturekin, eta Eneko Lazkoz geratu da azken postuan 607 puntu erdietsita. Beraz, Beñat Iguaranek Maulen kantatuko du azaroaren 4an jokatuko den finalerdian.

1.200 ikuslek bete dute Tolosako Beotibar pilotalekua, eta giro aparta nagusitu da. Final-laurdenak bukatuta, Tolosaldeko hiru ordezkaritza izango dituzte finalerdiek, Oihana Iguaran eta Aitor Mendiluzerekin. Oihana Iguaranen eta Aitor Mendiluzeren kasuan, Durangon ariko dira azaroaren 12an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!