Iñaki Artola final-laurdenetako ligaxkan sartu da

Ataria 2017ko urriaren 9a

4 1/2 terdiko txapelketa beo 1 1507569817194
4 1/2 terdiko txapelketa beo 2 1507569828694
4 1/2 terdiko txapelketa beo 3 1507569837720
4 1/2 terdiko txapelketa beo 4 1507569845189
4 1/2 terdiko txapelketa beo 5 1507569851265
4 1/2 terdiko txapelketa beo 6 1507569857228
4 1/2 terdiko txapelketa beo 7 1507569863246
4 1/2 terdiko txapelketa beo 8 1507569869727
4 1/2 terdiko txapelketa beo 9 1507569876438
4 1/2 terdiko txapelketa beo 10 1507569881775
4 1/2 terdiko txapelketa beo 11 1507569888269
4 1/2 terdiko txapelketa beo 12 1507569894718
4 1/2 terdiko txapelketa beo 13 1507569899907
4 1/2 terdiko txapelketa beo 14 1507569909628
4 1/2 terdiko txapelketa beo 15 1507569918187

Iñaki Artolak eta Jokin Altunak elkarren aurka jokatuko dute berriro ere, lau t’erdiko txapelketaren final-laurdenetako ligaxkan. Aurrez, Artolak Ezkurdiaren aurka jokatuko du ostiralean, Altsasun. Altuna III.ak, igandean Lekunberrin, Urrutikoetxea izango du aurkari.

Ligaxkara sartu ahal izateko lan ugari egin behar izan zuen atzo Iñaki Artolak. Tolosako Beotibar pilotalekuan  Unai Lasoren aurka jokatu zuen alegiarrak, 213 zaleturen aurrean. 22-18 irabazi zuen Artolak, eta sakean oinarritutako garaipena izan zen, jokaldi horrekin sei tanto lortuz. Lasok bi besterik ez zizkion sartu alegiarrari. Artolari kosta egin zitzaion partidan agintzea. Jokoan asmatu ezinik ibili zen. 15-15 jarri ondoren, ordea, pilotari handia dela erakutsi zuen Artolak. Maisuki amaitu zituen tantoak zabalean, dejadaz, jarraian jokaldi horrekin lau tanto eginaz.


Bat eta bi
Asteburuan, eskualdeko hiru pilotari lau t’erdiko txapelketan aritu dira lehian. Horietatik bakarrak egin du aurrera: Jon Ander Peña tolosarrak. Hain justu Beñat Urretabizkaia ikaztegietarrari irabazi zion partida Peña II.ak. Promozio mailako norgehiagoketa Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatu zen, larunbatean; eta tolosarra erraz nagusitu zitzaion ikaztegietarrari. Urretabizkaia ez zen fin ibili eta pilota dezente galdu zituen, batez ere, eskuinarekin. Garaipen horri esker, Jon Ander Peña final-laurdenetako ligaxkan sartu da. Agirre, Elordi eta Ugalde izango ditu txapelaren lehian aurkari.


Igandean Jakak jokatu zuen Logroñon, Victorren aurka. Lizartzarrak lehen mailako txapelketari agur esan behar izan zion, 22-4 galdu ondoren. Historia handirik gabeko partida izan zen. Errioxarrak sake errestoan min handia egin zion Jakari. Honek, aldiz, ez zuen batere asmatu, eta hortik markagailuko aldea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!