Aiztondo martxan da minbiziaren aurka

Ataria 2017ko urriaren 7a

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Aiztondoko udalek elkartuta antolatu dute gaurko eguna. Herrietatik abiatu diren ibilaldiek bat egin dute Zizurkilen eta ondoren Villabonan,  Zarauzko herriari pasa zaio testigua, 2018ko martxan ekimena antolatu dezan.

Goizean Pedro Mari Otaño ikastetxean 8 urtetik gorako umeentzat kirol ekintzak izan dira. 

Larraul, Asteasu, Alkiza, Zizurkil Gora eta Adunatik abiatu diren ibilaldiek bat egin dute Joxe Arregi plazan eta handik buruhandi eta erraldoiek lagunduta Villabonako Errebote plazarako bidea egin dute kalejiran. Han jaso du testigua Zarauzko herriak. 

Ekitaldiaren ostean, zumba saioa izan da plazan eta spinning saioa Olaederran. Gainera, Topic-ek txotxongilo tailerra eskaini die bertaratu diren umeei. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!