'Handia' filma

'Handia' filmaren aurrestreinaldia urriaren 17an izango da, Tolosako Leidor aretoan

Ataria 2017ko urriaren 5a

Altzoko Handiari buruzko pelikula urriaren 20ean estreinatuko da zinema aretoetan, baina aurretik Leidorren egingo da aurrestreinaldia. Bertan izango da, besteak beste, Joseba Usabiaga aktore tolosarra.

Urriaren 17ko aurrestreinaldia, beraz, aurkezpenarekin izango da. 20:00etan hasiko da eta sarrera zenbakitua izango du. Sarrera salmenta berezia jarriko da ondorengo egun eta orduetan: urriak 14, larunbata, 17:00etatik 19:00etara, eta urriak 16, astelehena, 17:00etatik 19:00etara.

Aurrestreinaldiaren ondorengo asteburuan, urriak 20, 21, 22 eta 23an, beste sei saio emango dira Leidorren. Urriaren 22ko arratsaldeko saioa zenbakiduna izango da.

Eskualdean ere Handia pelikula ikusteko aukera gehiago izango dira. Izan ere, Villabonako Gurea aretoan ondorengo egun eta orduetan emango dute: urriak 28, larunbata, 19:30ean eta 22:00etan; urriak 29, igandea, 19:30ean; eta urriak 30, astelehena, 21:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!