Elkartasuna gainezka

Tolosaldeko Ataria 2017ko urriaren 3a

Tolosaldeko hainbat herritan mobilizazioak egin dituzte, arratsaldean, Kataluniari elkartasuna adierazi, eta joan den igandeko indarkeria poliziala salatzeko; gauen, kazeroladak errepikatzeko deia egin dute, norbere etxeko leiho eta balkoietatik. 

Trianguloa plazan elkartu dira Tolosako hitzorduari jarraitu nahi izan diotenak eta, azkenean, bilkura martxa isil bilakatu da, Trianguloa plazan adierazpen bat irakurtzen amaitzeko. Egunotan, Katalunian herritarren aldarriek nola, elkartasuna hala dabil nonahi, gainezka, erabakitzeko eskubidearen defentsan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!