Harituzek 'Bertsotruk' ekimenean parte hartuko du

Ataria 2017ko urriaren 3a

Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Gasteiz eta Debagoieneko bertso eskolekin multzoa osatuta, Tolosaldeko bertsozaleen elkargunekoek udaberrira bitarte jokatuko dituzte desafioak.

Aurreko larunbatean Seguran ospatu zen Bertso Eskolen EGunean aurkeztu zuten Bertsotruk ekimenaren hirugarren edizioa.

Helduen bertso eskolen arteko harremanak sustatu asmoz 2015ean antolatu zuen lehen aldiz Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak. Emaitzarekin gustura eta bertso eskolen arteko harremana sendotzeko bidean aurrera eginez, hirugarren aldia izango da egiten dutena.

Euskal Herri osoko 21 taldek eman dute izena eta horiekin zortzi multzo egin dira. Harituzeko kideei, Gasteiz eta Debagoienarekin batera aritzea egokitu zaie. Multzo bakoitzeko bertso eskoletako bakoitzak bere taldeko bertso eskola hartuko du etxean eta elkarrekin zehaztuko dute saioaren hitzordua eta formatua. Xenplar Dokumentazio Zentroaren BDB atarian eta Bertsoa.eus webgunean emango dute bertso eskolek agendaren eta saioen inguruko informazioa.

Bertso Eskolen Eguna tarteko, bertso eskolek abagune ederra izan zuten larunbatean, Seguran, denak bildu eta Bertsotruk egitasmoa aurkezteko. 21 taldek eman dute izena eta horiekin zortzi multzo egin dira. Multzo horietako bertso eskoletako bakoitzak bere taldeko bertso eskola hartuko du etxean eta elkarrekin zehaztuko dute saioaren hitzordua eta formatua.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!