Ataria Kataluniako grebarekin bat

Ataria 2017ko urriaren 3a

Tolosaldeko Ataria-ko lantaldeak bat egin du ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek deitutako lanuzte deialdiarekin. Ataria-ko erredakzioaren aurrean ordubeteko lanuztea egin dugu langileok "Catalunyan nahiz Euskal Herrian herriak erabaki" leloarekin bat eginik eta urriaren 1eko gehiegikeria poliziala salatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!