Gaurko kazerolada antolatu dute Tolosaldeko hainbat herritan

Ataria 2017ko urriaren 1a

Sare sozialen bidez zabaldu dute deialdia, 22:00etarako hitzordua jarriz. Tolosaldeko Ataria-k jakin duenez, Tolosan eta Ibarran hitzordua jarri dute. Beste hainbat herritan batzarrak egiten ari dira.

"Espainiar bortizkeriaren, errepresioaren eta inposizioaren aurka. Kataluniaren alde. Demokraziaren defentsan. Gaur, 22:00etan, Kazeroladak Euskal Herriko herri guztietan. Entzun gaitzatela Madrilen eta mundu osoan! Zabaldu!". Sare sozialetan mezu hau zabaldu dute, eta besteak beste, Ibarran eta Tolosan bat egin dute. Beste hainbat herritan oraindik erabakitzeko dago deialdia egin edo ez. "Ez balitz egingo, eskualdeko herritarrei Tolosako ekitaldira joateko eskatzen diegu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!