Iraitz Arrospidek 29. amaitu du Berlingo Maratoia

Ataria 2017ko irailaren 26a

Irudian, Ion Galarraga.

Iraitz Arrospidek 2.18.09ko marka egin du Berlingo maratoian. Orain arteko Gipuzkoako seigarren denborarik onena. Korrikalarien artean Eliud Kipchoge izan zen azkarrena, 2.03.32ko denborarekin. Keniarra munduko markatik 34 segundora geratu zen. 

Bestalde, Handbiker modalitatean, Ion Galarraga bidaniarrak 01:14:07ko denborarekin 28. postuan amaitu zuen. Jetze Plat izan zen irabazlea modalitate horretan. Holandarrak lasterketa bidaniarrak baino 11 minutu lehenago amaitu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!