Teodoro Hernandorena lehiaketan ipuinak aurkezteko aukera

Ataria 2017ko irailaren 26a

Lan bakoitzaren hiru kopia entregatu beharko dira, azaroaren 20ko eguerdiko 14:00 baino lehen Zizurkilgo udal bulegoetan. Oinarriak eskuragarri izango dira bertan.

Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek parte hartu ahal izango dute, hiru maila ezberdinetan banatuta. A mailan 6 eta 8 urte artekoak, B mailan 9 eta 11 urte artekoak eta E mailan 17 urtetik gorakoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!