Mugikortasun Jasangarriaren Astea, egitaraua

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko irailaren 19a

Ostiraleko Kotxerik Gabeko Eguna dela eta ekitaldiak izango dira, baina ez dira bakarrak izango.

  • Bihar, hilak 20

    Aduna.
    Gazteei eta familiei zuzedutako sentsibilizazio jarduerak, 16:00etatik 19:00etara, plazan eta euria eginez gero, frontoian. Udalak antolatu du ekitaldia, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
  • Hilak 22, ostirala

    Tolosa-Ibarra. Bizibira: 16:30ean abiatuko dira Ibarrako plazatik bizikletan, eta Uzturpe ikastolakoek eramango dute lekukoa Samaniego ikastetxeraino (17:00), handik Herrikidera joango dira (17:15) eta Laskorainera joango dira azkenik (17:30). Denak batera joango dira Zumardiaundira eta festa txiki bat eta merendola egingo dituzte.

    Aduna-Asteasu-Villabona-Zizurkil. Kaleak denontzat bizikleta bira: 10:00etan aterako dira bizikleta birak Aduna eta Asteasutik eta Zizurkilera joango dira –Adunan Andoaingo Sorabillatik aterako dira eta erribera aldean dauden industria guneetara joango dira–. 11:00etan elkartuko dira, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan eta bertan, elkarretaratze bat eta amaierako ekitaldia egingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!