2017/09/24 09:30

Kilometroetara joateko autobusa

Kilometroetara joateko autobusa
Alegia Anoeta Irura Tolosa Zizurkil

Kilometroak jaia ospatuko da Oñatin Txantxiku ikastolaren alde. Galtzaundi Euskara Taldeak autobusak antolatu ditu Tolosaldetik bertara joateko. Izen ematea irekita dago irailaren 21a bitarte eta autobusak 10 euroko prezioa du (Atarikide direnentzat 8 euro).

Izena emateko lekuak:

  • ALEGIA: Kultur etxean.
  • ANOETA: Ikastolan.
  • IRURA: Ikastolan.
  • TOLOSA: Galtzaundin.
  • VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan).
  • ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.

Autobusak 09:30etik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30ean izango da, Oñatin. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

  • ZIZURKIL: 09:30 Oria paper fabrikako geltokian.
  • VILLABONA: 09:40 kiroldegian.
  • IRURA: 09:50 Ikastola parean.
  • ANOETA: 09:55 Apaetxe baserrian.
  • ALEGIA: 10:00 Ferreteriko geltokian.
  • TOLOSA: 09:30 Zezen plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!