Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Eskualdeko bertsolariak

Ataria 2017ko irailaren 12a

MIKEL ARTOLA

BERTSOLARIA

(Alegia, 1989). Alegiako Zazpi Astoren Gainean bertso eskolan hasi zen bertsolaritzarekin zaletzen, gero Gasteizen aritu zen eta gaur egun Harituz Tolosaldeko bertsozaleen elkargunean ari da. Gipuzkoako Bertsozale Elkartean aritzen da lanean. Lehen aldia du Txapelketa Nagusian.



BEÑAT IGUARAN

BERTSOLARIA

(Amasa-Villabona, 1988). Txikitatik datorkio bertsozaletasuna eta hainbat sariketetan parte hartu izan du: Osinalde, Plazatik Gaztetxera, Lizardi, Erniarraitz... Gaur egun Lasarteko eta Tolosaldeko bertso eskolan ari da. Lehenengo aldiz parte hartuko du Bertsolari Txapelketa Nagusian.



OIHANA IGUARAN

BERTSOLARIA

(Amasa-Villabona, 1991). 10 urterekin ikastetxean lehen bertsolaritza eskola jaso zuenetik hurbildu zen bertso eskolara eta bertan segitzen du. Harituz Bertsozale Taldeko kidea da. 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean aritu zen. Lehenengoz parte hartuko du Txapelketa Nagusian.



AITOR MENDILUZE

BERTSOLARIA

(Andoain, 1975). Eskolan izan zuen lehen harremana bertsoekin. Hernaniko bertso eskolan aritu da, baita Andoaingoan ere. Gaur egun, Iruran bizi da. 1995ean eta 2007an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Seigarren parte hartzea du Txapelketa Nagusian eta lautan iritsi da finalera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!