Euskara ikasteko aukera Amasa-Villabonan eta Zizurkilen

Ataria 2017ko irailaren 11

Villabonako euskara zerbitzuan (943 69 35 01 - euskara@villabona.net) eta Zizurkilgoan (943 69 24 95 - kultura@zizurkil.net) izango da informazio guztia eskura.

Maila guztietako ikastaroak eskainiko dira, goizez edo arratsaldez, Villabonan edo Zizurkilen, bertan taldeak osatuz gero. Etorri berrientzako 60 orduko Aisa ikastaroak ere izango dira astean hiru egunetan eta astelehenetik ostegunera, oinarrizko euskara ikastaroak eskainiko dira.

Astean hiru egunetan, Villabonan edo Zizurkilen, bertan taldeak osatuz gero, lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizuna lortzeko ikastaroak eskainiko dira eta autoikaskuntza saioak ere izango dira edozein mailatako ikasleentzat. Tutoretzak eta taldean egingo diren mintza-saioak astean behin eskainiko dira.

Amasa-Villabona eta Zizurkilgo udalek matrikularen %75a arte ordainduko dute ikastaro bukaeran eta mintzalaguna programan parte hartuz gero, %10 gehiago (gehienez guztira 400 euroko laguntza jaso ahal izango delarik). Diru-laguntza jaso ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira: Villabona edo Zizurkilen erroldatuta izatea, gutxienez %85eko asistentzia izatea, euskaltegiaren aldeko txostena izatea errendimenduari dagokionez eta matrikula ordainduta izatea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!