Furgobaratzaren eskutik tailerrak Tolosa eta Villabonan

Ataria 2017ko irailaren 11

Nola lortu norberaren haziak? galderari erantzunez, tailerra antolatu du Kutxa Ekoguneak. Gaur, astelehena, Tolosako baratze parkean 18:00etatik 19:30era eta ostegunean, ordutegi berean, Villabonako baratze parkean.

"Gure landareen prozesu osoa guk egitea da baratzegintzan dugun lan politenetakoa", dio Kutxa Ekoguneak. Hazitarako landareak hautatu, hazietara igotzen utzi, haziak hartu eta gordetzeko garaia dela aprobetxatuz, modu egokian egiteko teknikak ikasteko aukera izango da tailerretan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!