Martin Ugalde XXI. Ipuin lehiaketarako deialdia egin dute

Ataria 2017ko irailaren 6a

Andoaingo udalak deitu du lehiaketa eta Martin Ugalde idazle andoaindarrak ipuingintzan egindako ibilbideak gaur egun ere jarraipena izan dezan, Andoain, Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona, Larraul eta Zizurkilgo gaztetxoek aurkeztu ahal izango dituzte lanak.

10 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, lau mailatan banatuta: A maila (10-11), B maila (12-13), C maila (14-15) eta D maila (16-17).  Urriaren 11 baino lehen Andoaingo Bastero kulturguneko harreran lan bakoitzaren bost kopia entregatu beharko dira. Gaia librea da eta euskaraz idatzitakoak izan beharko dute ipuinek.

A mailako lanek gutxienez 2.000 eta 6.000 karaktere izango dituzte eta B, C eta DC mailako lanek, gutxienez 6.000 eta gehienez 16.000 karaktere izango dituzte.

Epaimahai batek erabakiko du lan sarituak zeintzuk diren eta Andoaingo Udalak bere ordezkaria izango du epaimahaian eta idazkaria ere izendatuko du. Gero, azaroan egingo da sari banaketa ekitaldia. Maila bakoitzeko lehen eta bigarren sarituek eskutan dirua eta ipuin liburu sorta eskuratuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!