Bazkaria eta merienda eraman beharko da eta 25 euroko prezioa ordaindu beharko da. Prezioaren barruan sarrera, abenturazko ibilbidea eta tirolina sartzen dira.
Aduna, Alkiza eta Larraulgo 12 eta 17 urte arteko gazteentzako antolatu dute irteera eta taldea osatu beharko da egun pasa egin ahal izateko.