Kataluniako prozesua babesteko deia

Ataria 2017ko irailaren 4a

Kataluniak bizi duen abagune historikoari erantzuteko manifestazioa deitu du Gure Esku Dagok; irailaren 16an izango da mobilizazioa, Bilbon. Autobusak antolatu dituzte eskualdean, eta izen ematea zabalik da.

Demokrazia eta Bozkatu erabakitzeko lelopean, urriaren 1eko erreferenduma babestea da mobilizazioaren helburua. Autobusak antolatu dituzte eskualdean eta izena emateko bi aukera daude: Tolosako Orbela, Ikatza eta Amaiur tabernetan eta formulario hau beteta.

Bestalde, datorren ostiralean, hilaren 8an, kontzentrazioa egingo dute 19:00etan Tolosako Trianguloa plazan, Tolosaldea Kataluniarekin lelopean, Euskal Herriko beste hainbat herri eta eskualderekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!