Norberak, gustuko osagai eta marrazkiekin eginak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko irailaren 2a

Tolosako Azokak bultzatuta, esnekien inguruko tailerra antolatu dute, goizean, Trianguloa plazan. Bertan, Orendaingo Larreta esnekiak enpresako kideak izan dira, haurrekin batera, jogurt naturalei ukitu berezia ematen. 

Orendaingo Larreta baserriko, eta aurrez aipatutako enpresako kide den Leire Lizeagak zuzendu du 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako tailerra. Bere esanetan, "enpresan egiten duten lana kaleratzeko aukera da, eta zenbait azokatan egoten gara urtean zehar". Gaurkoa, Tolosako Azokak bultzatutako egitasmoa izan da, haurrek esnekien mundua beste begi batzuekin ezagutzeko, eta baita euren kasa, produktuekin jolasteko ere. Orendaingo baserriko zenbait argazki ere ikus daitezke bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!