60 urtetik gorakoentzat irteera antolatu du Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak

Ataria 2017ko abuztuaren 30a

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak Logroño eta Vianara irteera antolatu du 60 urtetik gorakoentzat; izena emateko epea irailaren 12a da.

Irailaren 21ean, Mendema Festa ospatuko dute Logroñon. Ondoren, Vianan bazkalduko dute, eta aratsaldean, Viana bisitatuko dute. 

Bazkariko menua honakoa da: entsalada epela, txipiroiak eta ahate gibela. Gero, legatza-isatsa edo azpizuna izango dute aukeran, eta etxeko mamia edo krema eta txokolate milorria postrerako.

Prezioa 30 eurokoa da eta izena emateko epea irailaren 12a, asteartea, da. Horretarako, 943 69 39 30 edo 688 72 42 86 telefonoetara deitu behar dute herritarrek. Autobusean bertan ordainduko da. 

Autobusaren ordutegia honakoa da: Alkizan, 8:00etan, Larraulen 8:15etan, Zizurkilen 8:30ean eta Adunan 8:45etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!