2017/08/19 11:30
Bigarren urtez martxan jarri dute Azken Muga egitasmoa, Zarateko lepoan. Larunbat goizak erromeria hartuko du. Azkaratetik (Nafarroa) barrena, autoz bertaratu daiteke gunera. Eguraldi txarra eginez gero, Bedaion ospatuko da.
Talde desberdinetako musika eta dantza aurkezpena:
- Alaitz eta Mattie, Beteluko Trikitilariak..
- Jesus Guridi kontserbatorioko txistulariak (Gasteiz)
- Joxe Ramon Garikano txistularia.
- Iruñeko Muthiko Alaiak dantzariak.
- Araiko albokariak.
Egitaraua:
11:30. Eskultura parkearen bisitaldia.
12:00. Aralarko bi aldeetako artzainen argazkia.
14:00. Bazkaria banatzen hasiko dira. Segurako sukaldarien eskutik, marmitakoa (doakoa).
15:00-18:00. Edor Zubeldia Band.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?