Haur sahararrak agurtzeko festa, hilaren 18an

Ataria 2017ko abuztuaren 9a

Saharako haurrak Oria ibaian piraguan ibiltzen, aurtengo udan.

Iristen ari da haur sahararrak agurtzeko eguna. Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatuta, agur festa antolatu dute hilaren 18an, hurrengo ostiralean, Tolosan. 

Saharako 200 haur inguru etorri ziren ekainean Tolosaldera, eta bi hilabeteren ondoren, beren herrialdera itzultzeko garaia iristen ari zaie. Festa eguna antolatu dute behar bezala agurtzeko, eta jolasak, ekitaldi politikoa eta afari herrikoia egingo dituzte, besteak beste, hurrengo ostiralean, Zerkausian.

Honakoa da egitaraua:

17:00. Jolasak

19:00. Ekitaldi politikoa, Fronte Polisarioko ordezkaritzarekin eta Tolosaldeko udaletako ordezkariekin. Ondoren, manifestazioa eta kalejira.

21:00. Afaria

22:30: Kontzertua: Gdeim Izik musika saharar taldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!