Xabier Zalduak eta Arria V.ak apustua itxi dute

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Anjel Sarasola 2017ko uztailaren 28a

10 kanaerdiko ebaki eta 10 kilometro egin beharko dituzte korrika. Alde bakoitzak 4.000 euro jarriko ditu. Hasiera batean abenduaren 3an egingo litzateke apustua, Azpeitiko zezen plazan.

Xabier Zalduak bota zuen desafioa: 10 kanaerdiko eta 10 kilometro. Gaur zen hitzordua Mendizabal jatetxean. Arria V.a ez da azaldu, baina bai bere kuadrilla, eta hauek itxi dute apustua Ibarran bizi den errezildarraren izenean.

Eguna hasiera batean abenduaren 3a izango da, 12:00etan. Baina ondorengo egunetan zehaztuko da data. Azaroaren 26a izango litzateke beste aukera.

Egurrak Xabier Zalduak emango ditu.

Alde bakoitzak 1.000 euroko seinalea jarri du.

Bigarren apustua

Arria V.aren ordezkariak bakarrik ez dira azaldu apustu deialdira. Etxeberria nafarra ere joan da Mendizabalera, eta hauek ere apustua itxi dute Zalduarekin. Kasu honetan, Etxeberriak abantaila izango du: 10 kanaerdiko eta 8 kilometro egin beharko ditu. Zalduak 10 eta 10

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!