Atletak irailean itzuliko dira

Ataria 2017ko uztailaren 27a

Tolosa CF Atletismo taldeak irailera arte denboraldia amaitutzat eman du. Azken bi asteburuetako probak izan dira azkenak.

Uztaila erdian, Gipuzkoako txapelketen bigarren jardunaldia jokatu zen, eta azken asteburuan, Espainiakoa. Biak, absolutu mailakoak. Espainiakoan, Bartzelonan, Paula De Juanek 14. postua lortu zuen 400 metro hesietan, 1.02ko denborarekin. Lander Gilek ez zuen parte hartu, proba berean, min hartu zuelako.


Gipuzkoako Txapelketari dagokionez, Tolosa CF Atletismo taldeko kideek sei domina lortu zituzten bigarren jardunaldian.  Ander Ortiz 5.000 metrotan Gipuzkoako txapeldun geratu zen, 15.09ko denborarekin eta bere marka pertsonala berdinduz. Ander Etxeberriak brontzea lortu zuen proba berean. Maddi Perurenak zilarra irabazi zuen 400 metrotan, eta Eunate Martinez Rituerto ere bigarrena izan zen altuera jauzian. 4x100 proban neska nahiz mutilak bigarren postuan geratu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!