Bueltan da Azken Muga egitasmoa

Ataria 2017ko uztailaren 25a

Ostegunean izango da inaugurazio ekitaldia, Zaraten, 19:00etatik aurrera.

Hainbat kultur eragilek bat egingo dute Zaraten Bedaio eta Azkarate elkartzeko asmoz. Ostegunean egingo dute egitasmoaren aurkezpen ekitaldia, 19:00etan. Bertan, Iñigo Gorostarzu eta Julio Soto bertsolariak, Udaberri dantza taldeko fanfarrea, Muthiko Alaiak abesbatza, Rautere Ballet taldea eta Allaitz eta Mattie izango dira.

Iaz, eskualdeko zenbait herritan jarritako aulki erraldoiak zeresana eman zuen, eta gerora, kultur ekitaldi ugari egin ziren, Aralar mendilerroaren bi aldeak lotu asmoz. 2016an ekin zioten proiektuari eta jarraipena emango diote orain; hortaz, beste zenbait jarduera ere egingo dituzte abuztuan eta irailean.

Azken Muga taldearen, Iruñeko Mutiko Alaiak elkartearen eta Baigorriko Gaiteroen helburua da basoko erakusketa eta artista ugariren egonaldi tailerrak martxan jartzea.

Horrez gain, J. Elosegi, Lurita Siles eta Sorginkeriari buruzko hiru erakusketa antolatuko dituzte Zaratetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!