Sustraiak ez direlako galdu behar

Ataria 2017ko uztailaren 22a

Gipuzkoako Booloo senegaldarren taldeak pintxo potea eskaini die herritarrei, gaur, Tolosako Errementari kalean duten lokalaren parean. Euren jakiez gain, dantzak eta musika izan dira protagonistak. "Gure helburua hemengoaz askatasunez disfrutatu ahal izatea da, gure sustraiak eta kultura ahaztu gabe", esan dute.

Booloo-k "taldea egin" esan nahi du wolof hizkuntzan. Eta horixe da Booloo elkarteko kideek egin nahi dutena; Gipuzkoan eta Euskal Herrian bizi diren senegaldarrak bildu nahi dituzte, euren kultura, sustraiak eta ohiturak ahaztu gabe. Horretarako pintxo pote senegaldarra eskaini dute, eta jatekoa bazegoen ere, inguruan bildu den jendearen ikusmira euren musikak erakarri du. 

Elkarteko kideek esan dutenez, "bazterketaren kontra egin nahi dugu, kultur aniztasuna sustatu eta migratzaileen eskubideak defendatu nahi ditugu, elkarbizitza sustatuz, noski". Horretarako euren kultura eta ohiturak erakutsi nahi dizkiete hemengoei; kirolak, jantziak, gastronomia, musika eta dantzak, esaterako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!