Idatziz edo ahoz, kolaboratzaile izan nahi gurean?

Ataria 2017ko uzt. 20a, 14:47

'Tolosaldeko Ataria'-ren erredakzioko ateak zabalik daude eskualdeko edozeinentzat; irratian edota prentsa idatzian ekarpena egin nahi duenak erraza du bidea.

Tolosaldeak eta Tolosaldeko herritarrek egiten dute TOLOSALDEKO ATARIA. Tolosaldea da albiste iturri eta Tolosaldeko bizilagunak dira proiektuari bultzada eman, eta interesgarri egiten dutenak.

Urtez urte ahalegin berezia egiten du ATARIA-k aurpegi berriak bilatzen. Batzuk bide luzea daramate, eta beste batzuek epe zehatz baterako lanak hartzen dituzte gurean. TOLOSALDEKO ATARIA-k esker hitzak baino ez ditu ia lau urte hauetan era batera edo bestera proiektuan parte hartu dutenentzat.

Datorren ikasturtea prestatzen ari gara eta paperean edota irratian beren aletxoa egingo dutenak bilatzen ari gara. Zu zeu izan zaitezke ATARIA-ren bidelagun, edota alboan duzun hori animatu dezakezu idaztera edota musika saioa, ahozko iritzi zutabe bat egitera edota buruan duzun edo faltan botatzen duzun ideia hori egia bihurtzera. Hartu udako oporrak pentsatu edota hausnartzeko, eta idatzi ataria@ataria.eus helbide elektronikora edota deitu 943 65 56 95 telefono zenbakira.

Tolosaldeko herritarren ahotsak jaso eta zabaldu nahi ditugu, eta prest gaude baita ideia berriak entzuteko ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!