Gure eskuez eginak

Ataria 2017ko uztailaren 19a

'Tolosaldeko Ataria' gizarteratzeko poltsak egin ditu lantaldeak, irudia eta testua sortzeaz gain, estanpatze lanak eginez.

TOLOSALDEKO ATARIA bere bidea egiten ari da, eta urtero zerbait berezia sortzen ahalegintzen da proiektua herritarrengana zabaldu, gerturatu eta ezagutzera emateko. Uda honetarako poltsak prestatu ditu, eta kasu honetan lantaldeak egin du lana eskuz esku. Lehenik eta behin irudia eta leloa asmatu, proiektuarekin bat egiten duen ideia bati helduz, hau da, herritarrei bustitzeko eskatuz: Ezin lokatzetan salto egin zikindu gabe. Testu bat ere gehitu zaio, eta behin diseinua borobilduta, estanpatzea etorri da.

Tolosako Box.A Arte Elkartean egin dira estanpatze lanak, taldetan banatuta. Lehen txandako poltsak agortzear daude, eta gehiago estanpatuko ditu lantaldeak. Ohiko moduan, Atarikideek merkeago eskuratu ditzakete poltsak. Bakoitza, 5 euroan. Eta gainerakoek, poltsa bakoitzarengatik 7 euro ordaindu beharko dute. TOLOSALDEKO ATARIA-ren San Esteban 20ko egoitzan eskuratu daitezke, edo baita Tolosako Ikatza tabernan ere, 7 euro ordainduz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!