[PUBLIRREPORTAJEA] Segurtasuna integraturik

Tolosaldeko Ataria 2017ko uzt. 18a, 09:24

Segurtasun industrialeko teknologia Lanbide Heziketako ziklotan itsasteko asmoz, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko Automatizazio industriala eta robotika zikloan Safety integrated proiektua burutu da.

Gaur egun, automatizatutako instalazioak osatzen dituzten makinak edo prozesuekin lan egiteko eta inguruan izango dituzten pertsonen segurtasuna eta integritatea ziurtatzeko, geroz eta zorrotzagoak diren segurtasun baldintzak bete behar dira. Izan ere, prozesu industrial asko, neurri desberdinetan, segurtasun arriskuarekin erlazionaturik daude.

ARRISKUAK SAILKATZEN

Arrisku motak honako hauek izan daitezke:

- Pertsonak zauritzea edo beraien bizia arriskuan ipintzea.

- Ingurumenean sortutako kalteak.

- Alferrikako edo onuragarriak ez diren inbertsioak.

Prozesu automatizatu edo makina hauetan, segurtasun legediak eskatzen dituzten arau berezirik aplikatu gabe, segurtasun maila onargarri bat lortzea eta arriskuak saihestea nahiko erraza da, baina badira beste zenbait aplikazio arrisku handikoak kontsideratzen direnak, adibidez, prentsak, mozketako makinak, zinta garraiatzaileak, robotak, bilgarri sistemak, prozesu kimikoak, presio handiko sistemak eta abar. Prozesu hauek, segurtasunari dagokienez, zainketa berezia eskatzen dute eta horretarako segurtasuneko teknologia aplikatzea beharrezkoa da.

Prozesu industrial batean, Safety integrated teknologia aplikatuz, ingeniaritza errentagarriagoa da. Orain arte, prozesu industrial bat kontrolatzeko, ohiko programaketa eta segurtasun zatiaren programaketa, banatuta egon dira, bai programa eta bai hardware aldetik. Honek, programatze, hardware eta mantentze sistemak bikoiztea zekarren, eta ondorioz, kostuak handiagotzea eta orokorrean mantentze sistema konplexuagoak bihurtzea.



ZERTAN DATZA SAFETY INTEGRATED DELAKOA?

Safety integrated kontzeptu berri honekin, bi atalak batera doaz, hau da, ohiko eta segurtasuneko programaketak, sistemaren diagnosiak eta mantentze sistemak batera doaz, hardware berdinean. Era berean, prozesu industrialetako kableaketa asko murriztu eta errazten da. Izan ere, segurtasun sistemako datuak, era kablea bidez egitetik, bus sistemen bitartez komunikatzea pasatu da. Horretarako, ASi, Profibus eta Profinet bus sistemak, ohiko datuak komunikatzeaz aparte, segurtasuneko datuak komunikatzeko egokitu dira, profisafe kontzeptua aplikatuz.

Makina edo prozesuetan segurtasun arauak aplikatu behar izateak ondoko hiru pauso hauek ematera derrigortzen gaitu:

1. Lehenengo, funtzionamenduan ipini behar den makinaren puntu guztiak aztertu eta bakoitzaren arrisku ebaluazioa egin behar da.

Ebaluazio hau, batez ere hiru parametrotan oinarritzen da, sortutako kaltearen ondorioak (arinak edo larriak), kaltea gerta daiteken maiztasuna eta azkenik arriskua saihesteko aukerarik dagoen ala ez.

G = Zaurien garrantzia.

G1 = Zauri arina.

G2 = Zauri larria.

F = Arriskuaren maiztasuna - Iraupena.

F1 = Maiztasun-iraupen gutxi.

F2 = Maiztasun-iraupen asko.

P = Arriskua saihesteko aukera.

P1 = Batzuetan posible.

P2 = Ia ezinezkoa.

2. Ebaluazioa egin ondoren, makinak duen arrisku maila neurtu eta arautegi berriko SIL (Safety Integrated Level) kategoriarekin sailkatzen da (Arrisku gutxiko SIL1, SIL2, edo arrisku handiko SIL3) kategoriak.

3. Azkenik, makinari dagokion segurtasun maila betetzeko eta arrisku guztiak saihesteko segurtasun sistemak hedatuko dira. Hau da:

- Segurtasuneko antzemate sistemak ezarriko dira (segurtasuneko sakagailuak, izpi barrerak eta abar).

- Segurtasuneko programaketa egingo da. Horretarako, dagokion segurtasun maila betetzeko gai diren osagaiak erabiliko dira (erreleak eta PLCak).

- Azkenik segurtasuneko ekintza hori betetzeko, gai diren eragingailuak erabiliko dira (Segurtasuneko erreleak edo segurtasun maniobrak integratuak dituzten gailuak).

Industria mailan Safety integrated atala, etengabeko eboluzio eta aldaketak daramatzan segurtasuneko arauetan oinarritzen da. Izan ere, prozesu eta fabrikatze sistema berriek, segurtasun baldintza berriak askatuko dituzte eta hauei irtenbide bat bilatu behar zaie.

Horretarako, hau guztia landu eta segurtasun industrialeko teknologia Lanbide Heziketako ziklotan itsasteko asmoz, Tolosaldea Lanbide Heziketa institutuko Automatizazio industriala eta robotika zikoan Safety integrated proiektua burutu da. Bertan, industria mailan ohikoak diren segurtasuneko maniobrak garatu, azaldu eta dokumentatu dira. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!