Guztira 60 vespatik gora agertu dira plazara. Behin elkartuta, Imanol Kamio antolatzaileetako batek abiatzeko abisua eman du eta Amezketara joan dira guztiak hamaiketakoa egitera. Berriro ere indarrak hartu ondoren, Tolosara bueltatuko dira eguerdirako eta Euskal HErria plazan bazkalduko dute. Arratsaldean, 18:00ak aldean, Potentor taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute.