Tolosaldeko 32 arraunlari eta entrenatzaile bat, goiko olatuetan

I. Urkizu / A. Imaz 2017ko uzt. 13a, 13:28

Batel eta trainerilla denboraldien ondoren, traineruena martxan da; Eusko Label, Euskotren, KAE 1 eta 2 ligetan eskualdeko ordezkaritza oparoa dago 10 taldetan banatuta.

Tolosaldeko arraunaren harrobia sendo dago. Urtea joan, urtea etorri, traineruen denboraldi hasierak hori erakusten du. Aurtengoan 32 arraunlarik osatzen dute zerrenda, eta Anjel Larrañagak Zarautzen entrenatzaile postuan jarraitzen du.

Azken urteetako San Migel ligan, aurten Eusko Label izena darama, lau taldetan zazpi arraunlari daude. Uztailaren 1ean jokatu zuten denboraldiko lehen estropada. Geroztik hiru gehiago lehiatu dituzte. Azken urteetan Urdaibairen eta Hondarribiaren artean banatu dituzte bandera gehienak. Aurten, Orio sartu zaie tartean, eta horiek jadanik bi bandera irabazi dituzte. Bosgarren jardunaldia larunbatean izango da, Coruñan. Behin behineko sailkapenean Urdaibai dago lehen postuan, Hondarribia eta Orioren aurretik. Ohorezko tanda Kaikuk ixten du. Ondarroa da denboraldi hasierako ezustekoa, bosgarren postuan. Euskotren liga azken urteetako bilakaera berdina izaten ari da denboraldiaren hasieran. San Juan eta Hibaika beste ontziak baina azkarragoak dira. Bi estropada jokatu dira dagoeneko liga honetan, eta bakoitzak bandera bana irabazi du. Hirugarren jardunaldia Santanderren jokatuko da uztailaren 22an. Sailkapenean sanjuandarrak doaz lehen postuan, Hibaikarekin berdinduta. Lau taldetan Tolosaldeko 13 arraunlari dabiltza, Euskotren Ligan.

KAE 1ean eskualdeko 10 arraunlari dabiltza, hiru taldetan banatuta. Hamaikagarren ordezkaria entrenatzailea da. Anjel Larrañagak Zarautzen jarraitzen du, denboraldi hasiera txukuna eginaz. KAE 1 liga ekainaren 18an hasi zen. Santurtzi eta Donostiarra jotzen zituzten guztiek faborito, eta bi traineru horiek ez dute hutsik egin. Sailkapen nagusiaren lehen bi postuetan biak daude. Hori bai, hasiera honetan gipuzkoarrak dira jaun eta jabe. Lehen estropada bizkaitarrek irabazi zuten. Ondoren, ordea, jokatu diren bandera guztiak Donostiara joan dira; azken bostak. Larunbatean jokatuko da zazpigarren jardunaldia, erlojuaren aurkakoa, Orion: X. Bixigu Eguna Ikurrina.

KAE 2 ligan, Tolosako bi arraunlari daude Donostiarra B taldean.

Kontuan hartzeko datak

GipuzkoakoTraineru Txapelketa atzo jokatu zen Getarian. Tolosaldeko Ataria-ren atzoko papereko edizioa ixtean, estropada amaitu gabe zegoen.

Uztailaren 25ean Euskadiko Txapelketa jokatuko da, eta abuztuaren 5 eta 6an, Espainiakoa. Azkenik, traineru denboraldiko hitzordu garrantzitsuenak abuztuaren 31n izango du hasiera, sailkapen estropadarekin. Urtero bezala, iraileko lehen bi igandetan bandera jokatuko da.

 

TOLOSALDEKO ARRAUNLARIAK Eusko label, euskotren eta kae 1 ligetan:

Eusko Label Liga

Hondarribia

Endika Lopez (Tolosa, 1991).

Jon Lizarralde (Tolosa, 1982).

Kaiku

Joseba Larrarte (Villabona, 1978).

San Juan

Xabier Zabala (Aduna, 1985).

Eneko Zabala (Aduna, 1988.

San Pedro

Mikel Lasa (Tolosa, 1993).

Ugaitz Mendizabal (Irura, 1991).

Euskotren Liga

Donostiarra

Olatz Lopez (Tolosa, 1995).

Ainara Otamendi (Ibarra, 1992).

Naroa Urkola (Anoeta, 1991).

Hernani

Malen Oiartzabal (Tolosa, 1999).

Ane Sanchez (Anoeta, 1998).

Mireia Vicente (Anoeta, 1998).

Maider Zumeta (Ibarra, 1998).

Orio

Myriam Aizpurua (Irura, 1996). 

Ohiane Iraola (Tolosa, 1992).

San Juan

Ioana Alijostes (Tolosa, 1988).

Irati Larrañaga (Tolosa, 1992).

Nerea Perez (Tolosa, 1997).

Estibaliz Segurola (Tolosa, 1990).

KAE 1 Liga

Orio

Julen Gorostiaga (Tolosa, 1993).

Kevin Lertxundi (Orio, 1988).

Gorka Toledo (Tolosa, 1995).

Garikoitz Zubillaga (Alegia, 1982).

Zarautz

Xabier Ormazabal (Tolosa, 1996).

Martin Rekondo (Larraul, 1992).

Imanol Toledo (Tolosa, 1995).

Aitor Urkola (Anoeta, 1994).

Anjel Larrañaga (Entrenatzailea, Tolosa).

Zumaia

Daniel Ariztimuño (Tolosa, 1993).

Iñaki Errazkin (Tolosa, 1989).

KAE 2 Liga

Donostiarra B

Endika Garcia De Iturraspe (Tolosa, 19 urte).

Nabil Haimane Isasti (Tolosa, 20 urte).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!