Saharako haurrak, Topic-eko museoa, Ataria eta autismoa

Ataria 2017ko uzt. 12a, 18:31

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Tolosako aterpetxean uda gurera igarotzera etorri diren saharar haurren eta Eli Eizagirre begiralearen bisita izan dugu, Iban Urdapilleta Atariaren kudeatzailea izan dugu ardura hartu berritan eskualdeko komunikabidearen erronken inguruan solasean, Topic zentroan dagoen Barriga verde erakusketa bisitatu dugu Maria San Sebastian museoko arduradunarekin, agenda, Joxemi Saizar kale kantoitik, Idoia Apaolaza psikopedagogoak autismoaren inguruan hitz egin digu, Garbiñe Mendizabal Tolosaldea Garatzeneko udal saileko teknikaria izan dugu garraio publkoaren inguruan jarriko dituzten seinale berrien inguruan hitz egiten, eta lehiaketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!