Tolosako Udalak Ibarra sarreran egin behar dituen lan batzuk direla eta, herriko sarrera oinezkoentzat itxiko du asteazkenetik urrira bitarte, eta bertan dagoen autobus geltokia ere Euskal Herria kaleko 1. zenbakira aldatuko dute. TO02 (Tolosa-Ibarra-Berrobi-Elduain-Berastegi), TO04 (Tolosa-Ibarra-Belauntza-Leaburu-Gaztelu), TO06 (Tolosa-Apatta Erreka) eta TO42G (Tolosa-Ibarra-Berrobi-Elduain-Berastegi) autobusek izango dute geltoki berria.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?