Zumeta hirugarren, I.Helduen Trikitixa Txapelketan

Ataria 2017ko uztailaren 10a

Amaia Arzak eta Leire Zumeta. Argazkia: Iratzar

I. Helduen txapelketa jokatu zen larunbat gauean Markina-Xemeinen. 11 bikotek hartu zuten parte eta hirugarren postua lortu zuten Leire Zumeta anoetarrak eta Amaia Arzak. Albizturgo Ander eta Xabi Malbadi anaiak seigarren postuan gelditu ziren. 

Xabier Etxaniz  Aizpurutxo soinu jotzaile azkoitiarrak eta Ainara Saizar pandero jotzaile aiarrak irabazi zuten txapelketa. Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña bigarren postuan gelditu ziren. 1991tik ez da 22 urtetik gorakoen trikiti txapelketa nagusirik antolatu Euskal Herrian, eta aurten berreskuratu dute

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!