Parte hartzaileen esfortzu itzela

Imanol Garcia Landa 2017ko uztailaren 8a

Ehunmilak lasterketa Tolosaldetik igaro da, eta Tolosa eta Amezketa izan dira, beste behin, lasterkarientzat gune nagusiak. Bertan, kontrola pasa ondoren, parte hartzaileek jatekoa eta edatekoa izan dute.

Amezketan kultur etxeko areto nagusian jarri dute aurten ere gunea. Tolosan, Usabal kiroldegian izan da parte hartzaileentzat atsedena eta indarra hartzeko gunea. Tolosatik 14:00 aldera abiatu da azken parte hartzailea, erratz lana egiten zutenak lagunduta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!